Urtarrilaren 7an Zabalotegi aretoan aurreikusita zegoen Behibi's teatro taldearen Murren bidaia antzezlana atzeratu egin du Udalak. Egun horretan 17:30ean Bilbon egongo den manifestazioarekin bat egiten duelako atzeratu dute.
Hori horrela, 5 urtetik gorako umeendako antzezlan hori martxoaren 24an egingo da, 18:00etan, Zabalotegin.