Altuera handiko eraikina da, horma sendoduna eta eraisteak bere zailtasun puntua dauka. Horregatik, apurka-apurka ari dira botatzen: beso luzeko hondeatzeko makina bat ari da lanean, eraikinari haginka eginez. Eta altuera handiko garabi bat ere bada haren ondoan, alboko etxebizitza babesteko segurtasun hesi bat eusten.
Eraiste lanak Demoliciones Rydeko egiten dabil.
1960ko hamarkadan egin zuten eraikina eta 1990eko hamarkadaren amaieran utzi zion Mariaren Lagundia ikastolak erabiltzeari. Herriko hainbat elkartek erabili izan dute orduz geroztik –Bergarako Udalak lagata– eta behin bota ostean etxebizitzak eraikiko dituzte bertan; babes ofizialekoak, tasatuak eta libreak, 63 guztira.
Momentuz, baina, bergararrak goitik behera datorren eraikintzarrari begira daude.