18:00etatik 19:00etara, ume eta gurasoak elkarrekin dantzan jardungo dute, lehenbizi. Ondoren, 19:00etatik 20:30era, dantzazale helduentzako saioa izango da: Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzuetako dantza tradizionalak, sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Sarrera doan da eta parte hartzea libre.
Bergarako Udaleko Kultura sailak antolatu du.
Herritarrak dantzan
Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta Europa osoko dantza tradizional ludiko errazekin osatutakoa: sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Helburua, adin guztietako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea.
Erantzun ona Bergaran ere
Urrian abiatu zen Herrixa Dantzan Zabalotegi aretoan, hilean behineko maiztasunez. Hasiera batean, hiru saio aurreikusi ziren, urtea amaitu bitartean, froga gisa. Ekimenak erantzun ona jaso duenez, eutsi egingo zaio 2012an ere, hilean behineko hitzorduan.
Hil honetatik aurrera, ordea, eguna aldatuko du: hileko lehen domekan izango da Herrixa Dantzan Bergaran.