Irristaketa Eguna da gaur Bergaran, haur eta helduen artean patinajea sustatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 30a

Hanka Labanka elkartearen eskutik Irristaketa Eguna ospatzen ari dira gaur Labegaraieta kiroldegian. Duela bost urte antolatu zuten lehenengoz eta ordutik urtero jardunaldi berezia egiten dute Gabonetako oporrak aprobetxauta. Helburua da haur, gazte zein helduen artean patinajea eta haren modalitate ezberdinak sustatzea.

Izan ere, antolatzaileek diotenez, patinajea ez da patinak jarri eta alde batetik bestera ibiltzea bakarrik. Hainbat ariketa ezberdin daude eta horietako batzuk ezagutzeko aukera egon da gaur goizean Labegaraietako kantxan. Besteak beste, jauziak, balaztatzeak, zirkuitua eta hockey-an jokatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Antolatzaileak pozik parte hartzearekin

Haur eta gaztetxoak izan dira nagusi goizean zehar, baina zenbait heldu eta guraso ere ikusi ditugu patinez gozatzen. Parte hartzearekin pozik zeuden antolatzaileak. Joxean Iñarra Hanka Labankako kideak egin digu goizak eman duenaren balorazioa.

Bergaran behintzat patinajea modan dagoela esan daiteke, beraz. Adituek diote kirol osatuenetako bat dela igeriketarekin batera, eta Hanka Labankakoek gonbidapena egiten diete herritarrei patinatzera. Hori bai, Iñarrak esandako moduan, behar diren babes neurriak hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak