Modu horretan funtzionatuko duten Euskal Herriko lehen hiri-autobusak izango dira. 22 pertsonendako lekua eta ezinduendako sarbidea dute. Autobus zerbitzua hobetuko dute: bi linea izango ditu, 20 minutuko maiztasuna egunero eta autobusean bertan kargatu daitezkeen txartelen bidez funtzionatuko du.
Lehen herritarrak oso gustura
Autobus urbano berriak probatu dituzten herritarrak oso pozik geratu dira. Zein isilak diren aipatu dute erabiltzaile guztiek. Udalak garraio publikoaren aldeko apustua egin du; orain bergararrei dagokie ahalegin horri erantzutea.