Urteagako babes ofizialeko etxebizitzetan izena emateko epea urtarrilaren 2an zabalduko da

Arritxu Barruso 2011ko abenduaren 29a

Madura Etxegintzak SL enpresak 32 babes ofizialeko etxebizitza eraikiko ditu Urteaga kalean eta horietan izena emateko epea datorren astelehenean, urtarrilak 2, zabalduko da. 32 etxebizitza eraikiko diren arren, 29 izango dira zozketatuko direnak; 4 etxebizitza Ugarte kalearen garapenerako aterarazitako 4 familiari emango zaizkie-eta. Izenematea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik, eta ondoren, Etxebidek aurkeztutako espedienteak aztertu eta zerrenda ofiziala aurkezten duenean, zozketa egingo da. Madura Etxegintzak SL enpresako ordezkariek azaldu dute zozketa egin bezain pronto hasiko dituztela eraikitze lanak.

Hil honen hasieran Bergarako udalbatzak aho batez onartu zuen Urteaga kalean babes ofizialeko 32 etxebizitza egitea. Proiektu hau, Madura Etxegintzak SL enpresak eta Udalak aurreko agintaldian sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da. Orduan adostutako 115 etxebizitza libreak eraikitzen ari dira oraindik; 24 etxebizitza tasatuen kasuan, berriz, zimentazio lanak aurrera doaz eta 17 saldu dituzte dagoeneko; orain hitzarmenean jasotako babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeari ekingo diote. Faseka egingo dituzte etxebizitzok, eta 32rekin hasiko dira orain.

29 zozketatuko dira

Eraikiko direnak 32 izango diren arren, 29 etxebizitza izango dira zozketatuko direnak. Izan ere, bere garaian Urteaga kalearen garapenerako atararazitako lau familiei fase honetan emango die ostatu promotoreak.

Hurrengo astelehenean irekiko dute Urteaga Kaleko babes ofizialeko etxebizitzetan izena emateko epea eta otsailaren 3ra arte egongo da zabalik; zozketa bidez banatuko dira ondoren.

Zozketa noiz egingo den esaten ez dira hausartu. "Etxebidek izena emandako espedienteak aztertu behar ditu eta ondoren zerrenda ofiziala egin, eta hori ez dago gure esku. Guk zerrenda izan bezain pronto egingo dugu zozketa", azaldu du Bergarako alkate Jesus Elortzak .  Madura Etxegintzak enpresako ordezkariek azaldu dute zozketa egin bezain pronto hasiko direla eraikitze lanak.

 Bat, bi eta hiru logelako etxebizitzak

Etxebizitzen ezaugarriei dagokienez azaldu dute logela bateko lau etxebizitza izango direla, bi logelako hamasei eta hiru logelako zazpi; guztiak garajea eta trastelekuarekin. Prezioari dagokionean, bestetik, 100.000 euro balioko ditu merkeenak eta 155.000 garestienak.

 

Gaur egun eraikitzen ari diren etxebizitza tasatuei jarraituta eraikiko dituzte babes ofizialekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak