Bergarako Amodiozko Gutunen XX. lehiaketa abian da

Maider Arregi 2011ko abenduaren 26a

Jardunek antolatuta aurten Amodiozko Gutunen XX. lehiaketa egingo da. Lanak entregatzeko azken eguna 2012ko urtarrilaren 7a izango da. Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Jarraian dituzue oinarriak:

Oinarriak

1- Lehiaketa honetan 1997an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.

4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XX. lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
20570 Bergara – Gipuzkoa

Informazio gehiago: web orrian (www.jardun.net) Telf: 943763661-943760819 eta blogean

(goiena.net/blogak/jardun).

Lanak jasotzeko azken eguna 2012ko urtarrilaren 7a izango da.

Sariak honako hauek izango dira:

1. saria: 500 euro

2. saria: 250 euro

Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke). 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

Sari ematea otsailaren 14an, asteartea, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan. Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak