Arratibelen akatsek hasieran markagailuan aurretik jartzeko aukera eman zien Rezusta eta Artolari (7-4), baina ordutik aurrera urdinek euren nagusitasuna ezarri zuten. Pilotari bergararrak Elezkano partidutik atera zuen tarteka baina oro har, Zaratamoko aurrelari gazteak –17 urte ditu bakarrik– kontrolpean izan zuen lehia.