Martin Garitano ahaldun nagusiak Goienan aurreratu du Diputazioa permutaren alde dagoela eta "ilusio handia" ematen diola aurreko agintaldian blokeatuta zegoen gaiak oraingoan aurrera egitea.
Hauxe esan du Garitanok: "legealdi honetan amaituta behar du honek denak. Errege Mintegian obra batzuk egin ziren eta erabaki behar da zela konpentsatzen den permutarekin. Datorren astean daukagu batzarra UNEDeko patronatuan. Gure asmoa legealdi honetan UNED Arrizuriaga jauregian ikustea eta Errege Mintegian museoa eta Udal liburutegia ikustea izango litzateke. Obrak esleitu eta lanak hasi orduko, datorren urteko iraila izango da, baina ilusio handia daukat permuta hori sinatzeko eta aurrera egiteko".