Juan Luis Bikuñaren hitzaldia gaur, San Pedrori buruzko erakusketa irekitzeko

Edu Mendibil 2011ko abenduaren 22a

San Pedro parrokiko lanei buruzko erakusketa zabalduko dute gaur Bergarako udaletxean. Irekiera ekitaldian Juan Luis Bikuñak 'Kultura eta Kultoa' izenburuko hitzaldia egingo du, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan. Erakusketa urtarrilaren 8ra arte izango da ikusgai.

Jon Molina San Pedroko parrokoaren arabera, helburua bikoitza da: alde batetik, udaberria ezkero San Pedron egiten diharduten berrikuntza lanak azaltzea herritarrei; eta bestetik, San Pedrok historian zehar herrian izan duen eragina nabarmentzea. Erakusketan, panelez eta argazkiez gain, bestelako elementuak ere jarriko dituzte: kanpai baten mihia, partitura zahar bat eta apurtutako harri bat esaterako. Lehengo egoeraren eta oraingo lanen irudiak jasotzen dituen muntaia ere egongo da ikusgai osoko bilkuren aretoan. Erlijio ikuspuntua ez ezik, parrokiaren beste arlo batzuk ere azpimarratu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak