Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Goiena Magazinean izango da gaur, 19:45etik aurrera. Egubakoitzean onartuko dituzte Batzar Nagusietan datorren urteko Foru aurrekontuak. Jeltzaleekin batera egindako akordioari esker izango da hori. Bestalde, sozialistekin ere adostu dute zerga politika aldatzea. Bi kontu horiek eta beste hainbat, berbeta gai, gaur, Goiena telebistan Garitanorekin; hala nola: errauskailua, Bergarako UNEDen permuta, gizarte politikak, sei hilabete hauetako Foru gobernuaren balorazioa…
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.