Hasi dira botatzen Mariaren Lagundiko 'eraikin berria'

Edu Mendibil 2011ko abenduaren 20a

Hasi dira botatzen Mariaren Lagundiko eraikin berria izenarekin ezagutzen dena. Azken egunotan hesiz inguratuta izan da eraikina eta handik materiala husten eta zaborra sailkatzen izan dira Demoliciones Ryde enpresako langileak. Etorkizunean etxeak egingo dituzte eraikinaren tokian.

Gabonetako oporraldia aprobetxatuko dute eraikina eraisteko. Demoliciones Rydeko iturrien arabera, 15 bat egun beharko dituzte Erregetxo plaza aurreko eraikina botatzeko. 1960ko hamarkadan egin zuten eraikina eta 1990eko hamarkadaren amaieran utzi zion Mariaren Lagundia ikastolak erabiltzeari.

63 etxe

Aspaldiko proiektuari eutsiz, eraikinaren lekuan 63 etxe joango dira etorkizunean. Proiektuaren arabera, 12 etxebizitza babes ofizialekoak izango dira; beste 13 tasatuak: eta 38 etxebizitza libreak. Ortuibarrek eta Jabier Arregiren Lotzen enpresek egingo dituzte etxeok. Haien arabera, baliteke lanok udaberri aldera hastea.

Herriko hainbat elkartek erabili izan dute eraikina azken hamarkadan, Bergarako Udalak utzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak