Bigarren saria (250 euro eta garaikurra) Baster jantzi dendarako izan da eta hirugarren saria Ninika lora dendak irabazi du. 200 euro eta garaikurra eraman ditu Ninikak. Ama alabak dira Manso eta Ninikako arduradunak.
Epaimahaiak Gabonetarako espresuki apaindutako erakusleihoak hartu ditu kontuan. Gabonen ostera arte, erakusleihoak apainduta izatea eskatu diete herriko dendariei.