Jaurlaritzako Barne sailak jakitera eman duenez, ustez emakume bat erasotzearren 59 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Bergaran. Antza denez, emakumea kolpatu eta iraindu ondoren, haren txakurra eraman zuen erasotzaileak. Ertzaintzako iturrien arabera, zor bat kobratzeko intentzioarekin joan zen emakumearen etxera. Gertakariak atzo izan ziren, 16:30ak aldera, herri barruko etxe baten. Ustezko erasotzailea atxilotu ondoren, Ertzaintzak txakurra bueltatu zion emakumeari. Atxilotutako gizonak delitu aurrekariak dauzka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.