Eguenean, abenduaren 22an, Gabonetako jaialdia egingo dute San Martin eskolan. Eskolako aretoan izango da jaialdia, 15:15ean hasita. 3 eta 5 urte bitarteko haurrek hainbat kantu prestatu dituzte jaialdirako. Besteak beste, Sagu kaxkarina, Lotan nago, Ipurdikoen dantza, Olentzeroren bila edota Zazpi antxumeak eskainiko dituzte neska-mutikoek, haien irakasleen laguntzarekin. San Martin ikastetxeak gurasoak gonbidatu nahi ditu egueneko jaialdira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.