Gaur, astelehena, irratsaio berezia egingo dute Txapa Irratian. Sasi guztien azpitik saioa izango da, 21:00etan, eta gaurkoan berezia izango da Egin dezagun bidea ekimena izango delako protagonista. Herriko preso eta iheslarien egoeraz hitz egingo dute eta horretarako presoen senideak eta preso ohiak izango dituzte Txapa irratiko estudioan. Egungo egoera eta euren bizipenen inguruan berba egingo dute. 97.25 fm-n edo www.txapairratia.org webgunean entzun ahal izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.