Bergarak lorpen handia egin zuen zapatuan Anaitasuna liderraren etxean hiru puntuak eskuratuta. 'Neka' Galan-en mutilek oso partidu serioa egin zuten, batez ere defentsan. Etxekoen atzealdeko akats bat aprobetxatu zuen Pedro Valerio aurrelariak 0-1koa egiteko. Lehen zatian heldu zen gola eta bigarren zatian ondo aritu ziren mahoneroak, izan ere, etxekoak baloiaren jabe izan arren apenas sortu zuten arriskurik bergararren atean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.