Antzinako Egiptorekin hasi eta Misioarekin bukatuta, kontzertu hunkigarria egin zuten

Leire Kortabarria 2011ko abenduaren 18a

Gabonetako kontzertu nagusiak udal pilotalekua bete zuen, eta emanaldi ederra eta zaindua egin zuten Bergarako taldeek, eta oso momentu hunkigarriekin ere.

Talde bakoitzak -musika bandak, Aritzeta abesbatzak, Orkestra Sifnonikoak eta orfeoiak- distiratu egin zuen lehenengo zatian, banakako emanaldian.

Une hunkigarrienak, duda barik, bigarren zatian izan ziren, talde guztiek batera egin zutenean. The Mission filmeko soinu-banda jo zuten, Gonzalez Chirlaque zuzendariak moldatuta. Txus Arriaranen oboe interpretazioak negar-malkoak eragin zizkion bati baino gehiagori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak