Rafa Rueda musikariak kaleratu berri duen lana aurkeztuko du gaur

Maider Arregi 2011ko abenduaren 16a

Rafa Ruedak Enaren geometria diska berria aurkeztuko du gaur gaztetxean, 22:30ean hasita. Kantuen epelera, musikari izateko hautua egin zueneko abiapuntura iztuli da lan honekin. Gaua berotzeko Andrakan taldea izango da. Pop eto folk kutsua duen musika egiten du boskote honek; klasikoak diren musika tresnekin baina folketik edaten duen beste musika tresna batzuk ere erabiliz (mandolina, banjoa, tronpeta,…). Kontzertua Txapa Irratiaren bidez eskainiko da zuzenean 97,2FM eta www.txapairratia.org atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak