Oihan Vega musikalaren zuzendaria oso pozik agertu da erantzunarekin eta ilusio handiarekin dago Iruñeko Baluarten, abenduaren 27an, eskainiko duten hurrengora begira. 1.500 lagunendako tokia dago Baluarten eta, dagoeneko, 800 sarrera saldu dituztela adierazi du Vegak.
Bilboko Campos Eliseos-en bi emanaldi eskaini zituzten, 16:30ean eta 19:30ean. Lehenengoan, arazo tekniko txiki batzuk izan zituztela aipatu digu Oihan Vegak, baina bigarrenean dena ondo atera zela.
"Herri baten adorea"
Ikus-entzuleek txalo zaparrada artean agurtu zituzten ikuskizunaren amaieran eta hedabideetan ere kritika onak irakurri dituztela esan digu Vegak. Horren erakusle, esaterako, Berria egunkarian atzo eginiko kronika, Bergaratik dator Olentzeroa izenburupean. Bertan, Jesus Mari Begoñak dio: "Kanpotik datozen hainbat musikal profesionalek nahi izango lukete aipatuen jenio artistikoa eskura izatea, baita herri baten adorea ere".