Bergarakoek kumite modalitatean lan ona eginda eskuratu dute Euskadiko selekzioa ordezkatzeko txartela. Esaterako, azaroaren 26an Iruñean egin zuten Autonomien Arteko Txapelketan Nafarroa, Aragoi edota Errioxako karatekak izan zituzten aurrean, eta ibarreko bi ordezkariak hirugarren sailkatu ziren. Hala, denboraldi hasieratik gogor egin dute lan selekzioan egoteko.