Bergarako Equo alderdiak antolatuta, krisialditik ateratzeko gakoak aztergai izango dituzte eguenean, hilaren 15ean, kultura etxean, 19:30ean. Josu Garitaonandia eta Aiert Lizarralde Equoko ordezkari bergararrek egingo dute hitzaldia; besteak beste, Islandiako kasua eta Fiare banku etikoaren jarduerak aztertuko dituzte. Gaiarekin interesatutako guztiei kultura etxera joateko deia egin die Equo alderdiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.