Erakusketa panelen bitartez osatuta dago eta modu didaktiko eta dibulgatzaile batean elikadura ziurra eta subiranoaren, elikadura eskubidearen, emakumeen egoeraren eta nekazaritza familiarraren garapenerako estrategiak planteatzen dira. Erakusketan, Guardiako adierazpenak ere jarriko dira eta adierazpenei atxikimendua emateko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Erakusketa abenduaren 19ra arte dago zabalik, ondoko ordutegian: astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era bitartean eta zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara goizez eta 18:00etatik 20:30era arratsaldez.