Feria 10:30ean zabalduko dute eta han izango da aurten ere, giroa alaitzen, Angel Ezkurra ezaguna, DJ Angie. Jarraian, diskoen ostean, txistularien txanda: kalejira egingo dute 11:00etan.
Elkarteen arteko IV. sukaldaritza lehiaketa ere ordu horretan hasiko da; marmitakoa prestatu beharko dute sukaldariek. Antolatzaileek jarriko dituzte osagai nagusiak: patatak, atuna eta olioa. Eta banatuko dituzten sariak honako hauek izango dira: txapela eta Naparbideak produktu sorta bat irabazleendako; Nafarroako produktuak bigarren sailkatzen direnendako; eta, azkenik hirugarren saria ere produktu sorta bat bat izango da. Aurreko urteotan gertatu bezala, aurpegi ezagunek osatuko dute epaimahaia.
Umeendako jolasak
11:30eko mezaren ostean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara neska-mutikoendako poniak, zezentxoak eta jolasak izango dira. Ohikoa den bezala, Gure Ametsa kanpoaldean edariak eta pintxoak hartzeko aukera izango da, Alai Taldeak alaituko du eguerdi partea eta bazkariaren aurretik Gabonetako postalen lehiaketako sariak banatuko dituzte.