Mapa eta Toponimia webgunea baditu Bergarak eta datorren astean aurkeztuko dituzte

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abe. 7a, 12:53

Bergarako Mapa eta Toponimia webgunea aurkeztuko du Bergarako Udalak datorren astean, abenduaren 14an, hain justu ere. Bi produktu aurkeztuko dituzte: Herriko mapa (paperezkoa) eta Toponimia webgunea.

Bergarako Udaletxeko Pleno Aretoan, 19:00etan egingo dute aurkezpena.

Paperezko Mapak udalerri osoa hartzen du eta, bertan, 1.000 lekuizen baino gehiago ditu bi aldetan banatuta: batetik, baserri auzoen aldea (Bergarako auzoak, auzuneak, mendiak, errekak, baserriak, ermitak, txabolak…), eta, bestetik, Hirigunea (herriko kaleak, monumentuak, zerbitzu publikoak...).

Toponimia webgunea

www.bergarakoeuskara.net webgunean kokatu den toponimiako edukia aurkeztuko da. Mapan agertutakoaz gain, beste hainbat informazio eskaintzen ditu: mapan sartu gabeko lekuizenak, lekuizenen gaineko azalpenak, argazkiak, mapa zaharrak eta berriak...

Aurkezpenera biltzen direnei maparen ale bana emango zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak