Madura Etxegintza SL enpresak eta Udalak aurreko agintaldian sinatu zuten hitzarmena. Bada, orduan adostutako 115 etxebizitza libreak eraikitzen ari dira oraindik; 24 etxebizitza tasatuen kasuan, berriz, zimentazio lanak aurrera doaz; eta hitzarmenean jasotako babes ofizialeko 128 etxebizitza 64 etxeko bi fasetan egitea adostu zuten.
Lau irtenarazte
Udalak eta Madurak sinatutako hitzarmenean jasotzen denez, bere garaian Urteagaren garapenerako aterarazitako –desalojatutako– lau etxebizitzen kasuan, babes ofizialen lehen fase horretan eman beharko die ostatu enpresa promotoreak, Madurak.
Udaleko iturrien arabera, datozen asteotan aztertuko dituzte, udalbatzan, Urteagako etxebizitza horietako bat eskuratzeko bete beharreko baldintzak. Edozelan ere, Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren araudira egokitu beharko dute. Aurreikuspenen arabera, baliteke izen-ematea urtarrilean hastea eta zozketa, berriz, otsail aldera izatea, notario aurrean.
Bada, zozketa egin eta gero hasiko dira Urteagako babes ofizialeko etxebizitzak egiten. Hain zuzen, egiten ari diren etxebizitza tasatuei jarraituta eraikiko dituzte. Lehen faseko beste 32 etxeak egiteko geratuko dira, oraingoz.