Eraikina bota ostean, berria altxatuko da etxebizitzak egiteko. 63 etxebizitza egingo dituzte. Proiektuaren arabera, 12 etxebizitza babes ofizialekoak izango dira; beste 13 tasatuak eta 38 etxebizitza libreak.
Erregetxo plaza hesiz itxi dute Mariaren Lagundiko eraikin berria bezala ezagutzen dena eraisten hastear daudelako. Oraingoz, abenduaren 19ra arte, Ramon Oiartzabal kalean, aldi berean, noranzko bakarrean ibili beharko dora ibilgailuak eta semaforo bidez zainduko dute zirkulazioa. Oinezkoek, bestalde, Mizpildi eta San Pedro kaleak, eta Mariaren Lagundiko eskailerak erabili beharko dituzte Zabalotegiko sarrera eta irteeratarako. Erregetxo plaza ez ezik, eraikinaren perimetro guztian jarri dituzte hesiak.
Eraikina bota ostean, berria altxatuko da etxebizitzak egiteko. 63 etxebizitza egingo dituzte. Proiektuaren arabera, 12 etxebizitza babes ofizialekoak izango dira; beste 13 tasatuak eta 38 etxebizitza libreak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.