Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 5a

Euskal Herriko IV. Mus txapelketa jokatuko da Arbizun, Nafarroan martxoaren 17an eta otsailaren 24, 25 eta 26an jokatuko dira zazpi herrialdeetako finalak. Aurretik, ordea, herri eta auzoetakoak jokatuko dira eta horietako bat, Bergarakoa, abenduaren 17an izango da Artatse elkartean. 16:00etan hasita. Izena emateko epea zabalik da. 20 euro dira bikoteko.

Lau sari banatuko dituzte bergarako kanporaketan:

1. Batutakoaren %50

2. Batutakoaren %30

3. Txuleta bi + sorpresa.

4. Untxia + sorpresa.

Bergaran sailkatzen diren bikoteak (sailkatuen kopurua parte hartze kopuruaren arabera izango da), Herrialdeetako kanporaketara pasako dira. Eta herrialdetako kanporaketara sailkatzen direnak, Euskal Herriko finalera pasako dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak