Iñaki Irizar Udaleko Turismo arduradunak zera adierazi digu: "Bisitari kopuru aldetik urteko beste sasoi batzuk baino motelagoa izaten da abenduko hau, baina aurten zenbait tokitan aste osoan oporrak izango dituztenez, beste urte batzuetan baino mugimendua handiagoa espero dugu. Ikusi behar". Urtean zehar Aste Santuan, uda denboraldian eta azaroaren 1eko zubian zabaldu dute aurten
Turismo Bulegoa
Azken urteotan ohikoa denez, Nis enpresako langileak izango dira udaletxeko sarrera ondoan dagoen Turismo Bulegoan lanean. Hara hurbiltzen direnek herri barrua hobeto ezagutzeko bisita gidatuak egiteko aukera izango dute asteon. Argibidetarako, hauxe duzue Turismo Bulegoko telefono zenbakia: 943 77 91 28.
Erakusketa udaletxean
Turismo Bulegoko langileak udaletxean ikusgai dagoen Molekulen artean erakusketan izango dira baita. Abenduaren 11ra arte dago erakusketa zabalik. Aurtengoa kimikaren nazioarteko urtea dela eta, kimikak gure gizartean duen eta izan duen garrantzia nabarmendu nahi dute aipatutako erakusketan. Osoko blkureb aretoan, aste barruan 09:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era dago zabalik eta aste bukaeretan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.