Zapatu arratsaldean gaizki hasi zuten Hondarribia taldearen aurkako norgehiagoka Josetxo Muniategiren mutilek. "Gaizki hasi genuen baina 17-17 iritsi ginen atsedenera", esan du entrenatzaileak. Txarrena eginda zutela pentsatu zuten orduan Bergararrek baina bigarren zatian ezin izan zuen Hondarribikoen erritmoa jarraitu. "Defentsan oso partidu txarra egin genuen, erasoan nire ustez hobeto ibili ginen".