Aurre-akordioa lortu dute Torunsan

Goiatz Arana Begiristain 2011ko abenduaren 4a

Beharginek bertan behera utzi dute hilaren 24an hasitako greba eta bihar bertan, astelehena, normaltasuna itzuliko da lantokira.

Astean zehar, egunero, bilerak egin eta gero, enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek aurre-akordioa lortu zuten atzo, zapatua. Goizean heldu ziren adostasunera alde biak eta eguerdiko asanbladan aho batez onartu zuten langileek, ELA sindikatuko Patxi Zubizarretak kontatu digunez.

Hiru puntu jasotzen ditu aurre-akordioak:

  1. Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek bilera bat egingo dute hilero, enpresaren egoera zein den ezagutu eta etor daitekeenaren jakitun izateko, denboraz. Urtarrilean eta otsailean lan berri batzuk lortzeko aukerak dituzte eta uda bitarteko aurreikuspenak onak dira.
  2. Datorren ekainera arteko nominak atzerapenik gabe jasoko dituzte, Gabonetako aparteko ordainsaria izan ezik; lau zatitan jasoko dute hori, abendutik martxora bitartean.
  3. Datorren urteko soldatetan KPIaren igoera bera izango dute eta gainerako dena orain arte moduan mantenduko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak