Gabonetako apaingarrietan ia 12.000 euro

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 2a

Bergarako Udalak 11.889,208€ (BEZ barne) bideratuko ditu Gabonetan kaleak apaintzeko, argietan, hain justu ere. Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra, biak barne, argiztatuko dituzte kaleak. Erdiko kaleetan eta San Antonion jarriko dituzte argiak.

Honako ordutegi honetan ipiniko dituzte argiak:

  • Domekatik eguenera: 18:00-22:00.
  • Egubakoitz eta zapatuetan: 18:00-24:00.

Argiztatzeko tokiak:

  • Udaletxeko fatxadan: 15 metroko Zorionak, led argi zuriekin.
  • Erdialdeko kaleetan, Barrenkalen, Bidekurutzetan, Artekalen eta San Pedron: hiruna arku (denak led zuriekin).
  • Frontoiaren aurrealdean, Fraiskozuri plazan: 10 farola apaintzea 3 dimentsiotako zumezko izarrekin eta led bonbila txiki gorriekin.
  • Domingo Irala kaleko parketxoan: 8 farola argiztatzea eta apaintzea zume zuridun paskueroekin.
  • San Antonion: jaiotza argiztatzea.
  • Oxirondo azokan: 15 metroko Zorionak, led argi zuriekin.
  • Mizpirualde zaharren egoitzan: 6 metroko Zorionak eta beste 2 figura, led argi zuriekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak