'Molekulen artean' erakusketa eta esperimentuak, udaletxeko osoko bilkuren aretoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 2a

Martitzenean zabaldu zuten erakusketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Izan ere, 2011 kimikaren nazioarteko urtea da; hori dela eta, kimikak gure gizartean duen eta izan duen garrantzia nabarmendu gura dute. Erakusketa osatzeko, ikasleek esperimentuak egingo dituzte pleno aretoan bertan; gaur izango da, egubakoitza, 17:30ean.

Molekulen artean erakusketa CSIC erakundeak prestatutako materialean oinarrituta dago. 22 panelez osatuta dago, eta unitate didaktikoak ere eskaintzen ditu, erakusketaren edukia sakontzen laguntzen dutenak. Astegunetan 09:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era eta aste bukaeretan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Ikasleen esperimentuak

Ikusgai dagoen materiala Bergarako ikastetxeetako laborategietatik eta Mondragon Unibertsitatetik ekarritakoa da.
Bestalde, ikasleek esperimentuak egingo dituzte pleno arteoan bertan: gaur egingo dute, egubakoitza, 17:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak