Bergarako Udalak Ubera auzoan urbanizazioko azpiegitura lanak egiten dihardu. Lan horiek egin ahal izateko, baina, datozen egunotan errepidea asfaltatu behar denez, bidea itxita egongo da. Hain justu ere, abenduaren 6an eta 7an, martitzen eta eguazten, 08:00etatik 18:00etara. Hala jakinarazi dute Bergarako Udaletik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.