Fiskalak, aurretik, akusatuaren aringarria aintzat hartu du, biktimari eman behar zizkion 7.000 eurotik 3.000 euro epaitegiaren kontu korrontean sartu dituelako.
Inputatuak ezin izango du biktimarekin harremanik izan, ezta harengana hurbildu ere, 10 urteko epean.
2008ko udan Angiozarren
Atzo epaitu zituzten gertaerak, 2008ko uztailaren 1ekoak. Egun hartan, 07:45ean, adimen urriko emakumezkoa kalean zegoen, autobusaren zain, lantokira joateko. Orduan, auto bat ondoan geratu, ezgaitua hartu eta Angiozar auzora eroan zuen. Han, gizonezkoak behartu egin zuen emakumea, zeinek bere egoeragatik, ez zuen erresistentziarik erakutsi.