Langileen euskalduntzea bermatzeko bere esku dagoen guztia egingo du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko azaroaren 29a

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren harira mozioa onartu zuen atzo udalbatzak ohiko osoko bilkuran.

Atzoko ohiko osoko bilkuran Euskararen Nazioarteko Egunari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuen udalbatzak gobernu taldearen eta EAJren aldeko botoekin, eta PSE-EEren kontrakoarekin.

Mozioaren arabera, beharrezkoa da gaurdanik herrian euskarazko elebitasuna praktikan jartzea eta norabide horretan Udalak hainbat konpromiso hartu ditu eta baita deialdiak luzatu ere. Hala, konprometitu da bere esku dagoen guztia egitera bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileen euskalduntzea bultzatzeko eta bermatzeko. Baita langile horien lehen hitza beti euskaraz izan dadin. Era berean, Udaleko barne funtzionamendua euskaraz izan dadin ere bere esku dagoen guztia egitera konprometitu da. Horrez gain, herriko euskal komunitateak dituen hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboak bermatze aldera, herrian eta atal zein arlo desberdinetan euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala.

PSE-EE, kontra

PSE-EEk Bilduren moziaren aurka bozkatu bazuen ere, mari Carmen Barrenetxea zinegotziak azaldu zuenez, eurak ere ospatuko dute Euskararen Eguna, konbentzituta daudelako "hizkuntza aniztasunak elkarbizitzan eta gizartearen kohesioan izan dizakeen onurez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak