Haurren bertso eskola: astean ordubete bertsotan eta lagun giroan aritzeko aukera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 2a

Haurren bertso eskola indartzeko asmotan dabiltza Jardunen. Bertso eskola ikastaro soil bat baino gehiago dela erakutsi gura dute. Bertsotan eginez lagun giroan ondo pasatzeko lekua da bertso eskola. Haurren bertso eskolan parte hartzeko interesa dutenek Jardunera deitu beharko dute, 943 76 36 61 zenbakira. Ikastaroa martitzenetan izango da: 17:30etik 18:30era. Irakasle lanetan Eneko Beretxinaga soraluzetarra ibiliko da. Ikastaroa doan izango da, 8 eta 11 urte bitarteko gazteei zuzendua.

2002-2003 ikasturtean jarri zuen martxan Jardunek bertso eskola, bertsozaleen transmisioa ziurtatzeaz gain, bertsolaritzari bultzada bat emateko asmoz.

Ikastetxeetan saioak 

Haurrak eta gaztetxoak bertsolaritzara hurbiltzeko asmoz hainbat saio egin dituzte herriko ikastetxeetan azken asteotan. "Bi bertsolari ibili dira ikastetxeetan eta oso saio interesgarriak izan dira, ikasleak gustura egon dira", azaldu du Maitane Arizabaletak, Jardun elkarteko dinamizatzaileak.
Haurren bertso eskolan parte hartzeko interesa dutenek Jardunera deitu beharko dute, 943 76 36 61 zenbakira. Ikastaroa martitzenetan izango da: 17:30etik 18:30era. Irakasle lanetan Eneko Beretxinaga soraluzetarra ibiliko da. Ikastaroa doan izango da, 8 eta 11 urte bitarteko gazteei zuzendua. Ikastaroa Jardunek koordinatzen duen arren, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen ardura da.

Irteerak egiten dituzte 

Beretxinaga irakaslea taldearen bultzatzaile, indartzaile, animatzaile, koordinatzaile eta arduraduna izango da. Helburu nagusia bertso eskola sendotu eta indartzea da. Bertso eskolak, gainera, inguruko herrietako gaztetxoak ezagutzeko aukera eskaintzen du: Gipuzkoako bertsolari egunean parte hartzen dute urtero. Bertso giroa ezagutzeko aukera paregabea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak