Esan bezala, Udalak baietza eman die eta beraz Aranzadik Udal Pilotalekua erabili ahal izango du. Astelehen eta martitzenetan 17:00etatik 19:00etara eta eguazten eta eguenetan 17:00etatik 18:00etara Aranzadiko ikasleek erabiliko dute Udal Pilotalekua.
Eguazten eta eguenetan ordu bakar batez erabili ahal izatea herriko pilotarien entrenamenduengandik izan dela zehaztu dute Udaleko ordezkariek. Hain zuzen ere, 18:00etatik 19:00etara Bergara KEko pilota sailekoek entrenamenduak izaten dituzte eta hori dela eta aipatutako egunetan frontoia bi orduz erabiltzeko ezetza eman dio Udalak ikastolari.
Azaroaren 7ko gobernu batzordeko aktan jasotzen denez, "ikasleak Seminarioan bilduko dira eta elkarrekin joango dira pilotalekura. Instalazioa aurkitu duten bezala laga beharko dute eta aldagelarik ezin izango dute erabili. Era berean, ikasleek ezin izango dute ezer jan, ez kantxan ezta harmailatan ere".