Bergararrek iazko abenduan estreinatu zuten musikala, Eibarren, Arrasaten eta Donostian. Abenduaren 11n, Amaia Antzokian. Olentzero & Co! pop-rock musikala historiako euskarazko lehen musikal originala. Oihan Vegaren zuzendaritzapean, 200 artista biltzen ditu taula gainean ikuskizun erraldoi honek: abeslari, dantzari, aktore, musikari, magia, zinea, txotxongiloak, akrobatak eta abesbatzen artean.
Musikal modernoa eta moldeak apurtu dituena da, Broadway tankerakoa eta pop-rock doinuekin.
Iazko Gabonetan, 5.000 pertsonatik gora ikusi zuten Kursaal, Amaia eta Coliseo bezalako antzoki garrantzitsuetan. Goiena taldeak eta EITBk lagundu dute musikalean.
Aurten honako bi emanaldi hauek eskainiko dituzte:
- Abenduak 8, Bilbo. Campos eliseos. 16:30 eta 19:30.
- Abenduak 27, Iruñea. Baluarte. 20:00.
Fitxa teknikoa
Partaideak:
- Bergarako Orfeoia (zuzendaria: Aitor Biain).
- Aritzeta Abesbatza (zuzendaria: Imanol Urtzelai)
- Bergarako Musika Eskola.
- Biraka dantza taldea (Eibar).
Zuzendaritza:
- Oihan Vega: gidoia, musika eta zuzendari orokorra.
- Txemi Etxebarria: musika eta orkestra zuzendaria.
- Valen Moñux: zuzendari artistikoa.
- Josu Mujika: koreografia.
- Marije Ugalde: ahots zuzendaria.
Ezaugarri teknikoak:
- 200 partaide taula gainean.
- 60.000 watt argi.
- 40.000 watt soinu.
- Diziplina guztiak ikuskizun bakarrean: dantza, abeslariak, abesbatza, akrobaziak, magia, zinea eta txotxongiloak
- 20 musikariz osatutako orkestra eta musika zuzenean
- Historiako Broadway formatu handiko lehen euskal musikal originala
Sinopsia
Peru ez da zoriontsu bere gurasoak auto istripu batean hil eta bere amaordearekin bizi denetik. Horregatik, Gabonetan oso opari berezia eskatu dio Olentzerori idatzitako eskutitzean: zoriontasuna.
Baina amaorde maltzurrak eskutitza apurtzen dio, ondorioz, Peruk bere burua gutun barruan sartu eta bere kabuz Olentzeroren gotorleku sekretura abiatzea erabakitzen du. Bidean, iratxoak, lamiak, Anbotoko Mari eta hainbat lagun topatuko ditu bere helburua lortzeko: zoriontasuna berreskuratzea.