Gregoria Azkarate Alberdik 100 urte

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 29a

Gregoria Azkarate Alberdi, Bergarako Mizpirualde egoitzako egoiliarra da. Atzo, azaroak 28, 100 urte bete zituen. Hori dela-eta, Jesus Elortza Bergarako alkatearen bisita jaso zuen. Honek, lore sorta ederra oparitu zion. Ez zen bakarra izan, ordea, familiakoen aldetik ere jaso zuen. Pozik jaso zituen opariak eta zorion agurrak eta familiakoen artean gustura igaro zuen eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak