Arazkonaga golegile eta Bergara nagusi Aurreraren aurka

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 28a

Bergarak etxean jarraian lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen zapatuan Aurreraren kontra: "Garaipen garrantzitsua izan da, saikapenean ondoan dagoen taldea delako Aurrera. Bagenekien partidu zaila izango zela, talde gogorra da, edozer gauzagatik protesta egiten dute, eta euren jokoan sartuz gero asko geneukan galtzeko", adierazi zuen Neka Galan entrenatzaileak.

Jokoari dagokionez Bergarak izan zuen lehenengo zatian gola egiteko aukera garbiena, baloi geldiko jokaldietan, batez ere, baina bigarren zatira arte ez zen etorri gol erabakigarria. 80. minutuan korner erdiraketa batetik urrea lortu zuen Arazkonagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak