Korrika, inputatuen alde

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 27a

Azken Korrikan presoen argazkiak eramatearren sei gazte inputatu dituztela-eta, Elkartasuna ez da delitua lelopean Korrika berezia egin zuten atzo iluntzean Bergaran. Musikaz lagunduta, herritarrek korrika eginez adierazi nahi izan zieten babesa sei gazte horiei.

Herritar mordo batek hartu zuten parte zapatu arratsaldeko martxan. San Martin plazatik irtenda, Bad Sound System taldekoen musikaz lagunduta, herriko erdiguneko kaleetatik igaro ziren, plazan amaitzeko. Inguruko herrietako hainbat jendek ere hartu zuen parte Elkartasun Korrikan.

Esan bezala, korrika eginez salatu nahi izan zuten Madrilgo Auzitegi Nazionaletik deklaratzera joateko sei gazte horiek zitazioa jaso izana. Hurrengo ekimena Madrilera deklaratzera joango diren egunean egingo dute; elkarretaratzea izango da plazan, 12:00etan, eta bi orduko geldialdia eskoletan.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak