Emakumearenganako tratu txarren kontrako eguna zela-eta, horrekin lotu ditu hainbatek. Zergatik eta zer adierazteko margotu dituzten ziur ez dakigu, eta udaltzainek ikertzen dihardute oin margotu horien jatorria. Haiek adierazi dutenez, halere, oso posiblea da Mokolo Eguna izatea arrazoia, oinok, Munibe plazako karpara eroaten gaituztelako. Auskalo! Edozelan ere, egileek lortu dute helburua: zeresana eman dute-eta.