Nondik nora Mokolo Eguna ospatzea?
Mokolo izateari buruz berbetan genbiltzan, eta esan genuen: "Mokoloak gara? Bada, geure eguna ospatuko dugu". Askok iseka moduan hartzen dute, eta erabaki genuen geure buruaz barre egitea. Herriko giroari bizitasuna ematea da helburua.
Umorez hartzen duzue, beraz, mokolo deitzearen kontua.
Bada jendea galdetzen diguna ea nola jarri dugun izen hori... Izen hori badugu, izen hori dugu; ez da gutxi izen bat izatea!
Bergarakoendako bertankoendako bakarrik da?
Ez, edozein etor daiteke Mokolo Egunera, bere burua mokolotzat duen edonor.