Ibaiondoko pasealekuaren itxura berritua

EduMendibil 2011ko azaroaren 25a

Oraindik ere ukitu gutxi batzuk geratzen diren arren, Ibaiondo lanak amaituta daude ia. Udaren atarian hasi zituzten lanok, eta hiru izan dira proiektuaren ardatz nagusiak: batetik aparkalekuaren arazoari irtenbidea ematea; bestetik erreka bazterra balioztatzea; eta Aspace ingurua txukuntzea.

Ibaiondo pasealekuko zorua asfaltatu egin dute eta autoendako ibilbidea, oinezkoendako guneak eta aparkalekuak ondo bereizi dituzte. Toki ezberdinetan markatuta, 86 ibilgailu aparkatzeko tokia dago orain. Era berean, hainbat farola jarri dituzte iluntzetik aurrera argiztapen ona ziurtatzeko.

Matxiategiko haurren parketik Lasai Toki elkartera doan zatu horretan egin dituzte lanok. Auzotarren aspaldiko eskaera zen Ibaiondo ingurua txukuntzea.

Esan bezala, ekain aldera hasi zituzten lanok, 367.629 euroko aurrekontuarekin. Hasierako adjudikazioan aurreikusten ez ziren lan gehigarriak (ur hornidura lanak Aspace inguruan, telekomunikazio azpiegituraren instalazio berria eta beste) egin behar izan dituztela eta, 48.595 eurokoa onartu zuen udalbatzak irailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak