Arnas bakoitzeko ernetzen diskoaren aurkezpen kontzertua du oinarri ikus-entzunezkoak. Eta, horretaz gain, taldekideei, taldekide ohiei eta gertuko jendeari egindako elkarrizketek eta 15 urteko ibilbidean jasotako irudi desberdinekin osatu dute, dokumental erara.
"Egin ezazu zuk zeuk" jarrerari heldu eta eskuan zituzten baliabideekin Igo Produkzioak-eko Iñaki Arenaza Ade-rekin elkarlanean egindako "lan xume honek, Fly Shit taldearengana gehiago hurbiltzen laguntzen du, beraien musika eta jarrerari buruz gehiago ezagutzeko aukera eskainiz" diote taldekideek.
Hauek dira DVDan ageri diren abestiak:
- Sarrera: Errua
- Ez dira jolasean ari
- Hitz zorabiatuak
- Azken Aldarria
- Irudipenak
- Sormena landu
- Loratu
- Sareak
- Bizitzak zabortegietan
- Irteera: Desterratuak
DVDaren iraupena da 42,56 minutukoa.
Kredituak:
- Kontzertua Bergarako gaztetxean grabatu zen 2010eko abenduaren 29an.
- Irudien grabazioa: Iñaki Arenaza Ade, Corral, Aiora eta Arkaitz Al infierno.
- Kontzertuko soinua: Xabi Labaien.
- Zuzendaritza eta muntaia/edizioa: Iñaki Arenaza Ade
- Ekoizpena: Iñaki Arenaza Ade eta Fly Shit
- Diseinua: Andoni Izagirre.