Herri bazkaria Bergaran Euskararen Eguna ospatzeko

Edu Mendibil 2011ko azaroaren 24a

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da eta Udaleko kultura zerbitzua, herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, egitarau zabala prestatu du egun horretarako.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sortutako ekimena da eta urtero, abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzea du helburu. Zapatua da abenduaren 3a aurten eta, esan bezala, hainbat ekitaldi izango dira Bergaran egun horretan. Goizetik gauera euskal giroa nagusitzea da antolatzaileen asmoa.

Bazkarirako txartelak salgai

Hasteko, hitz gurutzatuen lehiaketa jokatuko San Martin plazan 11:30ean eta, aldi berean, Euskara eta teknologia berriak saioa egingo da plazan. Eguerdirako herri bazkaria deitu dute Muniben jarriko den karpan. Txartelak 15 eurotan eskuratu ahal izango dira kultura etxean eta Deportivo eta Arrano tabernetan. Menua ere aurreratu dute dagoeneko antolatzaileek: babarrun gorriak sakramentu guztiekin; oilaskoa entsaladarekin eta hojaldre tarta izozkiarekin (ogia, edaria eta kafea barne). Berogailua jarriko dute Munineko karpan. Lanean aritzeko boluntario bila dabiltza.

Bazkal ostean Erregea eta bufoia ikuskizuna izango da, Ander Lipus eta Sustrai Colinarekin. Arratsaldean, 18:00etan, Taun-Taun antzerki taldeak Txio-Txioka antzezlana eskainiko du Zabalotegin. Euskarazko kantuen kantu-jira 19:00etan egingo dute, San Martin plazatik hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak