"Eskaera bakarra da: zuzendaritza langileen ordezkariekin esertzea eta etorkizunerako plan bat egitea. Plan horren barruan egon beharko litzateke zor dieten soldaten kobrantza", esan dute langileen ordezkariek ELA sindikatutik. Salatzen dute urriko soldata zor dietela eta, enpresak azaldu dienaren arabera, urte bukaerarako bi hileko zorra izango dutela.
"Lana dago, batzuetan lana pilatzen delako, eskariak ezin izaten dituzte garaiz bete. Argi dago arazoa ez dela krisia", esan du ELA sindikatuak, langileak ordezkatuz.
Bergarako plazan batuko dira langileak oraingo egubakoitzean, 12:00etan, eta gaineratu dute akordioa lortu arte martitzenero eta egubakoitzero batuko direla han, ordu berean.
Torunsako zuzendaritzarekin harremanetan jartzen saiatu da Goiena eta oraindik ez du erantzunik lortu.
Hau ez da hilabete gutxian Torunsan izan den lan gatazka bakarra. Abuztu bukaeran ere greba egin zuten Torunsako 48 langileek. Orduan ere, ordainketa batzuk zor zizkietela salatzen zuten.