Garagardo dastatzea eguenean Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko aza. 23a, 13:00

Biharko, eguenerako antolatu dute, garagardo dastatzea Bergarako Munibe plazan. Debagoieneko IX. Jardunaldi Gastronomikoen barnean eta Heinekenek antolatuta egingo dute dastatzea. 19:00etan hasiko da Munibe plazan dagoen karpan.

Debagoieneko IX. Jardunaldi Gastronomikoak antolatzen dituen Debagoieneko Mankomunitatetik adierazi dutenez, aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko (943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.net).

Beste ekimen batzuk ere antolatu dituzte ondorengo egunetarako gure eskualdean.

  • Azaroak 24: 19:00etan Bergarako Munibe plazako karpan garagardo dastaketa.
  • Azaroak 27: 11:00etan. Gomizteg baserriaren bisita, artzaintzaren historia eta esnekien dastaketa (Idiazabal gazta, gazta urdina...).
  • Azaroak 26: 11:00etan. Gomiztegi baserria eta artzain txakurraren erakustaldia Dastaketa egiten da.
  • Azaroak 26: 12:00etan. Arientzako kanpai jole eskolara bisita gidatua.

Horretaz gain, Leintz Gatzagako Gatz Museoa eta Iturriko gatza mahaian gozo bisita gidatua. Jakion, Debagoiena eskualdeko barazki eta fruta kontserbagintza enpresa eta Gatz Mueora bisita. Produktuak dastatzen dira.

Gainera, Etxeaundi, Goiko Benta, Hamalau, Hilarion, Lasa, Maialde Landetxea (Hotel Elgeta), Santa Ana, Soraluze eta Zumelaga jatetxeak eskainitako menu bereziak. Menu guztietan, bertako eta garaiko produktuak: onddoak eta Debagoieneko odolostea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak