Arratsaldeko 20:00etan hasiko da fanzinearen aurkezpena, Iban Nikolai didgeridoo jotzailearen eskutik. Ondoren, fanzinearen aurkezpena eta banaketa egingo da. Eta, ostean, bertaratutakoak afari pasada bat egiteko aukera izango dute. Afarirako ez da lehenago apuntatu behar, gaztetxetik adierazi dutenez.
Afal ostean, 22:00etatik 23:00etara, Fuego inna Hernani Dancehall Reggae Sound System izango da. Eongo dira, hortaz, disko jartzaileak.
Egitaraua:
- 20:00: Iban Nikolai didgeridoo jotzailea.
- 20:15: Germinal! fanzinearen bigarren zenbakiaren aurkezpena.
- 21:00: Afari irekia.
- 22:00: Fuego inna Hernani Dancehall Reggae Sound System musikarien emanaldia.